XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina nire gazte denboran, orain hogei eta hamar bat urte, sekulako bazkariak egiten genituen giza haragiak janez.

Eta gozoenak alemanenak ziren, agian garagardoa edatera emanak direnez haragia samurragoa dutelako.

Kikili eta Kokolo ikaratuta zeuden Kalabong delakoari begira.

Seriotan ari zen hitz egiten ala ziria sartzeko asmoa zuen?.

Restauranteko zerbitzari bat hurbildu zitzaien: - Kaferik?.

Galderak Kikili eta Kokolo bere abstrakziotik atera zituen: - Nik ebaki bat - esan zuen Kikilik.

- Nik deskafeinatua - gaineratu zuen Kokolok.

- Niri beltza - eskatu zuen beltzak.

Eta kafetan zeudela Kalabong harira joan zen: - Beno, eta orain hasi gaitezen negozioetaz hitz egiten.

Kikilik eta Kokolok prebentzioz begiratu zioten, lehengo itxaropena eta entusiasmoa nahiko motelduta geratu zelako alemanena entzun ondoren.

Zeren, nor fidatu bait zitekeen antropofago batetaz?.

Nork segurtatu ziezaiekeen Kalabong-ekin harremanetan hasi ondoren kaldero batean egosita bukatuko ez zirenik?.

Kikili eta Kokolo isilik zeuden, zain.

Kalabong-ek hitz egiten jarraitu zuen: @- Nire herria Afrika-ko erdialdean bizi da eta gure erregea Kila Kila famatua da....

Kalabong-ek harriturik ikusi zuen, Kikili eta Kokoloren aurpegiak aztertuz, bi euskaldun haientzat ezezaguna zela Kila Kila erregea.

- Ez duzue inoiz entzun gure erregearen izena aipatzen?.